Joseba Antón Alonso Egurrolarekin lotura duten Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazio guztia eman dio Eusko Jaurlaritzak Guardia Zibilari

Joseba Antón Alonso Egurrolarekin lotura duten Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazio guztia eman dio Eusko Jaurlaritzak Guardia Zibilari

Exekutiboak erabateko lankidetza erakutsi dio Justiziari, eta Auzitegi Gorenaren errekerimendu osoa bete du

Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak ostiralean eman zion Guardia Zibilari Joseba Antón Alonso Egurrolarekin lotura duten Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazioa, polizia kidego horrek egindako informazio eskaera medio.

Aurretik egin den bezala, komunikabideek, Eusko Legebiltzarrak (Voxen eskaeraz), Nafarroako Parlamentuak eta baita Senatuko Ikerketa Batzordeak ere informazio hori eskatu dutenean, Ekonomia Sozialaren zuzendaritzak eskatutako informazioa eman du.

Noran kooperatiba interes mediatikoa sortu zuenetik, informazioa eman zaie eskaera egin, eta Kooperatiben Erregistroari buruzko ekainaren 13ko 84/2023 Dekretuaren 7.1 artikuluan ezarritako lege baldintzak bete dituzten eskatzaileei.

Desde que la cooperativa Noran suscitó interés mediático, se ha entregado información a quienes la han solicitado y han cumplido los requisitos legales que marca el artículo 7.1 del Decreto 84/2023, de 13 de junio, sobre el registro de cooperativas.

Euskadiko Kooperatiben Erregistroa doako funtzionamenduko zerbitzu publikoa da herritarrentzat eta bertara sarbidea izan nahi duten erakundeentzat. Erregistro hori Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritzari atxikitako organo unitarioa da, eta fisikoki Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan dago.