Ertzaintzak ETAk 2001ean Beasainen hil zituen Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Martínez de Bujo gogoratu ditu

Ertzaintzak beste omenaldi bat egin die Ana Isabel Arostegui Legarretari eta Javier Mijangos Martínez de Bujori, ETA talde terroristak orain dela 24 urte Beasainen hil zituen ertzainei. Ekitaldian Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Josu Bujanda Ertzaintzaren burua izan dira Herritarren Babeseko Ataleko buruarekin eta beste hainbat agintari eta lankide ertzainekin batera. Omenaldi-ekitaldia atentatua gertatu zen Beasaingo biribilgunean egin da. Bertan lore-eskaintza egin dute eta minutu bateko isilunea gorde dute haien oroimenez jarritako monolitoaren ondoan.

Ertzaintzako bi agenteak 2001eko azaroaren 23an hil ziren, Beasaingo biribilgune batean trafikoa bideratzen ari zirenean ETAko komando batek tirokatu ondoren.

Oroimen-ekitaldia Ertzaintzaren unitate eta polizia-zentro guztietan ere egin dute gaur eguerdian, eta minutu bateko isilunea egin dute hildako bi ertzainen oroimenez.

15 agente hil zituen ETAk

Ertzaintzako 15 agente hil zituen ETAk 1985etik 2001era bitartean:

1.        Carlos Díaz Arcocha (1985).

2.        Genaro García de Andoain Larrinaga (1986).

3.        Juan José Pacheco Cano (1988).

4.        Luis Hortelano García (1989).

5.        Alfonso Mentxaka Lejona (1991).

6.        Joseba Goikoetxea Asla (1993).

7.        José Luis González Villanueva (1995).

8.        Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995).

9.        Ramón Doral Trabadelo (1996).

10.      José María Aguirre Larraona (1997).

11.      Jorge Díez Elorza (2000).

12.      Mikel Uribe Aurkia (2001).

13.      Iñaki Totorika Vega (2001).

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua

Jaitsi erantsitako dokumentua