Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bat jotzeagatik eta aurpegian lesioak eragiteagatik


25_0796 Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bat jotzeagatik eta aurpegian lesioak eragiteagatik

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, beste bat jotzeagatik eta aurpegian lesioak eragiteagatik

Prentsa Zerbitzua

2025-11-23

Ertzaintzako agenteek 18 urteko gazte bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, lesio-delitu bat egotzita. Antza denez, atxilotuak ukabilarekin jo du beste gazte bat diskoteka baten kanpoaldean, eta zauriak eragin dizkio aurpegian. Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute anbulantzian.

Gertaera goizaldeko 05:00etan izan da, Bilboko diskoteka baten kanpoaldean. Lokaleko segurtasun-langileek Ertzaintza bertaratzea eskatu dute, eraso bat izan delako eta ustezko egilea bertan atxikita zegoelako.

Ertzaintzako agenteek inplikatuak eta gertakariaren lekukoak identifikatu dituzte. Biktima latinoamerikarra da, eta ustez masailalboa eta sudurra hautsita zituen, eta begi batean kolpe handia zuen. Osasun-langileek Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua.

Polizia-baliabideak, bestalde, jatorri latinoamerikarreko ustezko erasotzailea atxilotu eta ertzain-etxera eraman du. Izapideak amaitutakoan, atxilotua Bilboko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dute.