Foru Komunitateak Mexikon partekatu ditu Osasun Departamentuaren Humanizazioan lortutako aurrerapenak, eta, horien arabera, Nafarroa erreferente da arlo horretan Espainia mailan. Geno Ochando Osasun Departamentuko Sailarteko Humanizazio, Aseguramendu eta Koordinazio Zerbitzuko zuzendariak Tolukan (Mexiko) egindako Osasunari eta Ongizateari buruzko II. Kongresuan parte hartu du azaroaren 17tik 23ra, eta Nafarroan egindako lanaren balioa nabarmendu du, 2018tik Humanizazio Estrategia bat baitu.
Osasun Departamentuak Humanizazio estrategia azaldu du Mexikon egindako Osasunari eta Ongizateari buruzko II. Kongresuan
