Nasuvinsako Nafarroako Eraldaketa Komunitarioaren Bulegoak eta Energia, Enpresen I+G+b eta Ekintzailetzako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako energia komunitateen IV. Topaketa ospatu dute asteburu honetan, tokiko trantsizio energetikoa gidatzen duten pertsonak, kolektiboak eta ekimenak konektatzeko, inspiratzeko eta ahalduntzeko. Nafarroako energia komunitateetako, erakundeetako eta Nasuvinsaren Nafarroako Eraldaketa Komunitarioko Bulegoak 70 parte-hartzaile eta ordezkari baino gehiago hartu ditu jardunaldiak Agoitzeko kultur etxean. Bertan, benetako proiektuak eta esperientziak partekatu dira, eta parte hartzeko dinamikak egin dira Nafarroako energia komunitateak aurre egiten ari diren erronkei buruz.