Eusko Jaurlaritzak pertsona zaurgarrien kolektiboei zuzendutako lankidetza-hitzarmena sinatuko du Gurutze Gorriarekin

Hitzarmenak bereziki zaurgarriak diren kolektiboen segurtasunak izan ditzakeen mehatxuei aurrea hartu ahal izateko helburua du. Kolektibo horretan adinekoak eta gazteak eta pertsona migratzaileak edo errefuxiatuak daude.

Eusko Jaurlaritzak, Segurtasun Sailaren bidez, eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute, segurtasunaren ikuspegitik bereziki zaurgarriak diren kolektiboekin, horien artean adinekoekin, migratzaile edo errefuxiatuekin eta gazteekin, erlazionatutako segurtasunak izan ditzakeen mehatxuei aurrea hartu ahal izateko.

Hitzarmen horren bidez erantzun eraginkorra eta koordinatua eman nahi zaie aipatutako kolektiboek jasan ditzaketen mehatxu nagusiei, aldi berean, eta biktima gisa jasan ditzaketen delitu edo egoera jakinekin zerikusia duten salaketak jartzeari dagokionez, Ertzaintzan konfiantza izatea sustatuz, modu horretara polizia-erantzun egokia antolatu ahal izateko.

Horrela, hitzarmenak aurreikusten du Ertzaintzak Euskadiko Gurutze Gorriaren egoitzetan informazio-hitzaldiak ematea kolektibo horietako pertsonei eta Gurutze Gorriak dituen tresnen bidez kolektibo horiekin komunikatzeko mekanismoak ezartzea, segurtasun-arazoekin erlazionatutako informazioa eta portaerak hautemateko jarraibideak helarazi ahal izateko, bai eta Gurutzeko Gorriko lan-taldeei eta boluntarioei informazioa helarazteko ere.

Hitzarmen hau lau urtez egongo da indarrean, sinatzen denetik aurrera.