Segurtasun Sailak luzatu egin du EHUrekin unibertsitateko segurtasunaren arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena


25_800 Segurtasun Sailak luzatu egin du EHUrekin unibertsitateko segurtasunaren arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena

Segurtasun Sailak luzatu egin du EHUrekin unibertsitateko segurtasunaren arloan sinatutako lankidetza-hitzarmena

Prentsa Zerbitzua

2025-11-25

2021eko abenduaren 23an, Segurtasun Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak hitzarmen bat sinatu zuten unibertsitateko segurtasunaren arloan. Akordio horrek beste lau urtez luzatzeko aukera ematen zuen alde bien adostasunarekin. Horrela, Gobernu Kontseiluak luzapen hori onartu du gaur.

Segurtasun Sailaren eta EHUren arteko hitzarmenaren helburua da erabiltzaileei segurtasun-maila ezin hobea bermatzea eta EHUren eraikin eta instalazioei ahalik eta babes onena ematea, bizikidetza baketsua eta jardueren garapen normala bermatuz.

Jaitsi erantsitako dokumentua