Hiru gizon atxilotu dituzte Tolosan enpresa batean lapurreta egiteagatik

Ertzaintzako agenteek 34, 37 eta 38 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Tolosako enpresa batean lapurreta egiten saiatzeagatik. Atxilotuetako bi hainbat erremintarekin barrura sartu nahian ari zirenean harrapatu zituzten.

Bart gauerdi inguruan, herritarren laguntzari esker, Ertzaintzak jakin zuen lapurreta egiten saiatu zirela Tolosako industrialde bateko enpresa batean. Bertaratu ziren Ertzaintzaren eta herriko Udaltzaingoaren hainbat patruilak harrapatu zituzten in fraganti bi gizon, eta hauek, polizia ikustean, ibilgailu baten atzean ezkutatzen saiatu ziren. Susmagarrien ondoan, agenteek ateak behartzeko moduko erremintak eta tresnak aurkitu zituzten, eta identifikatu egin zituzten, beraz.  

Gizonak identifikatzen ari zirenean, agenteek zaratak entzun zituzten pabiloi barruan.  Udaltzainekin batera barrura sartu ondoren, hirugarren gizon bat aurkitu zuten geletako batean.  

Ebidentzia horien guztien aurrean, magrebtar jatorriko 34, 37 eta 38 urteko hiru gizonak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea leporatuta.

Beharrezko polizia-eginbideak amaitzen dituztenean, agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.