Ertzainek gazte bat atxilotu zuten joan den larunbateko goizaldean, Arabako hiriburuan indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Atxilotu duten gaztea oinezko bati, indarrez tira eginda, lepoan zeraman urrezko katea lapurtzen saiatu zen.
Joan den larunbatean, azaroaren 29an, goizaldean, Alde Zaharreko ostalaritza-establezimendu batetik irten berri zen pertsona bati ezezagun bat hurbildu zitzaion eta metxero bat uzteko eskatu zion, eta, bat-batean, gainera joan zitzaion eta lepoan zeraman urrezko katea kentzen saiatu zen. Bi pertsonak indarka aritu ziren, eta espainiar nazionalitateko biktimari lagun batek lagundu zion.
Hori gertatzen ari zen bitartean, Ertzaintzaren patruila bat igaro zen eta berehala esku hartu zuen, eta, gertatutakoa argitu ondoren, susmagarria atxilotu zuen. Egiaztatu ahal izan zenez, pertsona horrek, magrebtar jatorriko 20 urteko gazteak, aurrekari ugari ditu indarkeria erabiliz lapurreta egiteagatik, ebasketengatik eta lesio-delituengatik.
Polizia-eginbideak amaitu ondoren, atxilotua igandean jarri zuten agintari judizialaren eskuetan.