Pertsona bat hil da Bermeoko etxebizitza batean izandako sutean


25_0819 Pertsona bat hil da Bermeoko etxebizitza batean izandako sutean

Pertsona bat hil da Bermeoko etxebizitza batean izandako sutean

Servicio de prensa

2025-12-02

73 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldeko lehen orduan Bermeoko etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz.

Arratsaldeko ordu bata eta erdiak pasata, Bermeoko Udaltzaingoak abisua jaso du, herriko etxebizitza batean sute bat piztu dela ohartaraziz. Larrialdietako zerbitzuak bertaratu dira, eta suhiltzaileak arduratu dira sua itzaltzeaz.

Etxebizitza barrutik konorterik gabeko gizon bat atera dute, 73 urtekoa eta espainiar nazionalitatekoa. Osasun-langileek artatu dute, baina, zoritxarrez, tokian bertan hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko.