Segurtasun Saila Mitika diskotekako segurtasunaz arduratzen diren enpresak zigortzeko prozedurarekin aurrera doa

Segurtasun Saila Mitika diskotekako segurtasunaz arduratzen diren enpresak zigortzeko prozedurarekin aurrera doa

Segurtasun Sailak Gasteizko Mitika diskoteka kudeatzen duen enpresa, haren segurtasunaren ardura duen enpresa eta haren lau langile zigortzeko prozedurarekin jarraitzen du, segurtasun-lanak egiteko beharrezko gaikuntza ez izateagatik. Zehapen hauek jarri behar zaizkie:

  • Diskotekaren enpresa titularra: 30.000 euroko isuna, jakinaren gainean egonik zerbitzu horiek garatzeko baimenik ez duen enpresa batekin segurtasun-zerbitzu bat kontratatzeagatik ( Segurtasun Pribatuaren Legearen 59.1 a artikulua- arau-hauste oso larria).
  • Diskotekako segurtasunaz arduratzen den enpresa: 40.000 euroko isuna hirugarrenei segurtasun pribatuko zerbitzuak emateagatik horretarako baimenik izan gabe (Segurtasun Pribatuaren Legearen 57.1 a artikulua- arau-hauste oso larria).
  • Zaintza-lanak egiten zituzten lau langileek: 6.001 euroko isuna hirugarrenei segurtasun pribatuko eginkizunak betetzeagatik, beharrezko gaikuntzarik gabe ( Segurtasun Pribatuaren Legearen 58 1 a artikulua- arau-hauste oso larria).

Hemendik aurrera, prozesu bat irekiko da aldeek, beharrezkoa ikusten badute, alegazioak aurkez ditzaten, eta alegazioak aztertu ondoren, Segurtasuneko sailburuordeak behin betiko ebazpena emango du.