Gizon bat atxilotu dute Irunen haxixarekin trafikatzeagatik

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen droga-trafikoko delitu bat egotzita. Atxilotuak 100 gramo haxix baino gehiago zituen. Atxiloketa Gabonetako kanpainan planifikatutako prebentzio-ekintzen barruan izan da.

Atzo, ostirala, eguerdian, Behobian poliziaren presentzia eskatu zuten, kalean hainbat pertsonaren arteko liskarra gertatzen ari baitzen. Abisura joan ziren ertzainek gizon batzuk borrokan aurkitu zituzten, eta, ertzainak ikusita, korrika ihes egin zuten.

Handik gutxira harrapatu zituzten, eta identifikatu egin zituzten. Susmagarrietako bat, ihesean zihoala, horma baten ondoan gelditu zen labur, eta zerbait manipulatu zuen. 50 gramo haxix zituzten bi pakete eta substantzia bereko hainbat zati txiki aurkitu zituzten. Froga horiek ikusita, atxilotu egin zuten droga-trafikoko delitu bat egotzita. Ondoren, egiaztatu zuten joan den udan ere atxilotu zutela Donostian, substantzia estupefazienteekin trafikatzeagatik.

Poliziaren esku-hartze hori Gabonetako kanpainan planifikatutako prebentzio-ekintzen esparruan egin da, Irungo ertzain-etxearen mugapeko auzoetan.

Atxilotua, 22 urtekoa eta magrebtarra, epailearen esku utziko dute gaur. 

Jaitsi argazki1