25_0784 Bi gizon atxilotu dituzte Zallan, lapurtu nahi zuten etxebizitzako teilatuan harrapatuta geratu ostean

Bi gizon atxilotu dituzte Zallan, lapurtu nahi zuten etxebizitzako teilatuan harrapatuta geratu ostean
Servicio de prensa
2025-12-19
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu Zallan, baserri batean indarra erabiliz lapurreta egitearen akusaziopean. Polizia bertan zegoela ikustean, atxilotuak eraikineko teilatura igo ziren eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan zituzten
Gaur, ostirala, goizaldeko 02:30ean, Ertzaintzari eskatu zioten inor bizi ez den Zallako baserri batera bertaratzeko, inguruko bizilagunek bi pertsona ikusi baitzituzten baserrira sartzen saiatzen.
Bertaratu ziren ertzainek ikusi zuten etxe horren beheko solairuak eta leihoetako batek indar-zantzuak zituztela. Agenteak etxebizitzan sartu, eta goiko solairuan zaratak entzun zituzten. Bigarren solairura igo zirenean, egiaztatu zuten bi gizon sabai-leiho batetik teilatura igo zirela eta ezin zirela jaitsi.
Suhiltzaile batek eskala batekin erreskatatu ahal izan zituen inplikatuak. Bi gizonak atxilotu zituzten indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita, eta Ertzain-etxera eraman zituzten epailearen esku utzi arte. Jatorri magrebtarreko 26 eta 30 urteko bi gizon dira eta polizia-aurrekariak dituzte.