Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ortuellan kiskalitako pertsona baten gorpuaren aurkikuntzaren inguruan


26_0033 Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ortuellan kiskalitako pertsona baten gorpuaren aurkikuntzaren inguruan

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Ortuellan kiskalitako pertsona baten gorpuaren aurkikuntzaren inguruan

Servicio de prensa

2026-01-17

Ertzaintzak ikerketa bat jarri du abian, atzo, ostirala, Ortuellako zelai bateko borda batean pertsona baten gorpu kiskalia aurkitu ondoren. Antza denez, lehenago sute bat piztu zen bertan.

Atzo arratsaldean aurkitu zituzten gorpuzkiak, eta Ertzaintzako hainbat agente bertaratu ziren begizko ikuskapena egiteko. Berehala jarri zuten abian ikerketa bat, biktima nor zen egiaztatzeko eta sutea nola gertatu zen argitzeko.