Zazpi gizonek eta hiru emakumek amaitu dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako instalazio elektrikoen ikastaroa, eta kontratu mugagabea lortzeko aukera izango dute

Zazpi gizonek eta hiru emakumek amaitu dute Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak antolatutako instalazio elektrikoen ikastaroa, eta kontratu mugagabea lortzeko aukera izango dute

Nafar Lansare – Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NL-NEZ) zuzendari kudeatzailea den Esther Fernandez Razquin, izendatu berria dena, Arrotxapean dagoen IWER Eraikinean izan da, zeta fabrika zaharrean, Prestakuntza eta Enplegu Programa Integratuko ikastaroari, Elektrizitate Muntaia eta Mantentze buruzkoari, amaiera emateko. Ikastaroak ia 130.000 euroko diru-laguntza jasotzen du NL-NEZen eskutik.

Ikasgelan prestakuntza-aldia amaitu duten 10 pertsonek, tartean 3 emakumek, irakasleek eta programaren jarraipenaz eta laguntzaz arduratzen den Rodoia erakundeko taldeak hartu dute parte ekitaldian.