Osasun Departamentuak herritarrei azpimarratu die Iruñeko San Martin Doktore Zentroan (lehengo Solchaga Jenerala) ez dagoela etengabeko eta premiazko arretarik 08:00etatik 15:00etara, sor litezkeen ezinbesteko larrialdietan izan ezik. Ordutegi horretan, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko hainbat espezialitatek kontsulta programatua igarotzen dute eraikin horretan, goizeko lanaldi arruntean.
Osasun Departamentuak gogorarazi du Iruñeko San Martin Doktore Zentroak ez duela larrialdirik artatzen 15:00ak baino lehen