Ertzaintzako Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko (SICTB) agenteek 54 urteko emakume bat atxilotu dute gaur, joan den urtean Gernika-Lumon egindako hilketa-delitua leporatuta. Biktima, 62 urteko gizona, bikotekidea zuen.
2025eko azaroaren 22an Larrialdietako Zerbitzuan jaso zen abisu baten bidez, berriemaileak jakitera eman zuen bizilagun bat laguntza eskatzen ari zela, senarra ohetik erori zela eta estimuluei ez ziela erantzuten esanez.
Berehala bertaratu ziren polizia- eta osasun-baliabideek biktimaren, asiar jatorriko 62 urteko gizonaren, heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin. Biktimaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman zuten zegokion autopsia egitera.
Gorpuaren analisiak egiaztatu zuenez, biktimaren heriotzak jatorri bortitza eta etiologia hiltzailea zuen, hainbat kontusio eta haustura baitzituen gorputzeko eta buruko hainbat ataletan, hainbat kolperen ondorioz.
Une horretan, Ertzaintza egitateak ikertzen hasi zen, eta jakin ahal izan zuen erasotzailea hildakoaren emaztea bera zela, eta gaur, asteazkena, atxilotu dute Gernika-Lumon hilketa-delitua leporatuta.
Atxilotua, europar jatorriko 54 urteko emakumea, polizia-egoitzara eraman dute dagozkion polizia-eginbideak hasteko, eta, horiek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.