Nafarroako Gobernuak eta Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako Ministerioak hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, bi erakundeen arteko lankidetza teknologikoa indartzeko justizia arloan. Inma Jurío Foru Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak eta Manuel Olmedo Justiziako Estatu idazkariak sinatu dute akordioa.
Justiziaren digitalizazioa indartzeko hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Ministerioak