Gobernuak, Lurralde Kohesiorako Departamentuaren bitartez, elurra kentzeko 46 makina aktibatu ditu datozen orduetan, asteburuan Nafarroan elur-kota jaitsiko dela aurreikusi baitute. Zehazki, kota 500 metrora jaitsi daiteke larunbat arratsaldean, eta abisu horia ezarri da Foru Komunitate osoan euriagatik.
Elurra kentzeko 46 makina mobilizatuko ditu Gobernuak, asteburuan Nafarroan elur-kota jaitsiko dela aurreikusi baitute