26_0119 Ertzaintzak Bilboko Portuan, bertako instalazioen segurtasuna hobetzeko, egin den prestakuntzan parte hartu du
Ertzaintzak Bilboko Portuan, bertako instalazioen segurtasuna hobetzeko, egin den prestakuntzan parte hartu du
Servicio de prensa
2026-02-18
Ertzaintzak, portuko poliziarekin eta Bilboko Portuko langile espezializatuekin lankidetzan, bertako instalazioen segurtasuna hobetzeko gaur egin den prestakuntzan parte hartu du.
Prestakuntza-jarduera gaur, asteazkena, goizean egin da, ordubete inguruko iraupena izan duten lau multzotan banatuta, hainbat hitzaldirekin, arriskuen prebentzioari, portu-inguruneko segurtasun-protokoloei, azpiegitura kritikoen babesari eta abarri buruzko ezagutzak eguneratzeko eta portuarekin lotutako enpresen berezitasunak lantzeko.
Jardunaldia amaitzeko, erakustaldi praktiko bat egin da eta bertan atoi bat aztertu da, portuko instalazioetan lan egiten duten langile guztien segurtasuna bermatzeko egiten den jarduerarik ohikoenetako bat eta garrantzitsuenetako bat izanik.
