Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak ebazpen indibidualizatuak igorri dizkie Auzitegi Gorenaren epaiak eragindako 189 pertsonei. Epai horrek baliogabetu egin zuen atzerriko tituluak Espainiako unibertsitate-titulu ofizialetara homologatzeko eta baliokidetzeko funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea.
Ebazpenetan, eskatzaileen espedienteak Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministeriora bidaltzen ari direla jakinarazten zaie. Ministerio horrek konpromisoa hartu du eskabidearen hurrenkerari eusteko, hau da, euskal administrazioan aurkeztutako errespetatuko duela. Halaber, horretarako eskubidea zuten pertsona guztiei ordaindu zuten tasa itzuli zaie.
Gaur egun, Saila espedienteak Estatuko Administrazio Orokorrera telematikoki bidaltzeko lanean ari da, eta laster bukatzea espero da.
Ekintza horiekin, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak Auzitegi Gorenaren epaia betetzen du, eta 189 pertsonen eskubideak eta interesak babesten ditu.