26_0122 Bidasoa eskualdeko bizilagunei Hendaian jarritako aparkatze-isunak kobratzeko posta bidez egindako iruzurraz ohartarazi du Ertzaintzak
Bidasoa eskualdeko bizilagunei Hendaian jarritako aparkatze-isunak kobratzeko posta bidez egindako iruzurraz ohartarazi du Ertzaintzak
Servicio de prensa
2026-02-19
Ertzaintzak batez ere Bidasoa eskualdean gertatzen ari den iruzur baten berri eman eta ohartarazi du. Biktimak izan daitezkeenek Hendaiako udalerrian gaizki aparkatzeagatik itxuraz udan egindako arau-haustearen jakinarazpena jasotzen dute postontzian.
Irungo Ertzain-etxeak ikerketa bat jarri du abian, otsailaren hasieratik Irungo eta Hondarribiko hainbat herritarrek posta arruntez frankeoa ordainduta zuen jakinarazpen bat jaso dutela jakin ondoren, itxuraz Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun bati buruzkoa, eta arau-haustea ustez udan egindakoa da.
Gutuna egoitza Madrilen duen abokatu-enpresa batek bidalitakoa da, eta haren logoa dirudienez iruzurrez erabili da, erreklamazioari egiazkotasun-itxura emateko eta, horrela, biktimei galera ekonomikoa eragitea lortzeko.
Herritarrei eskatzen zaie, iruzur-modalitate horren biktima izan badira, gertueneko Ertzain-etxera joan eta salaketa jartzeko.
