26_0147 Ertzaintzak gizon bat atzeman du Berrituan, ibilgetuta zegoen ibilgailu bat gidabaimenik gabe gidatzen, “zubia” egin ondoren

Ertzaintzak eginbideak ireki dizkio, ikertu gisa, 31 urteko gidari bati, atzo arratsaldean Berriatuan geldiarazi ondoren, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat leporatuta. Gidariak gidabaimena erretiratuta du, eta ibilgetzea urratzeko “zubia” egin zion ibilgailu batean zihoan, eta gainera, positibo eman zuen droga-testean.

Atzo, asteazkena, arratsaldeko lauak aldera gertatu zen Berriatuan. Ordu horretan, BI-633 errepidean prebentzio-kontrol bat egiten ari zen Ondarroako Ertzain-etxeko patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, gidariak ez baitzien jaramonik egin polizia-baliabidearen aginduei.

Agenteek autoaren gidaria identifikatu zuten, ibilgailuaren titularra ez zena, eta Ertzaintzaren koordinazio-zentroarekin bere identitatea kontsultatu ondoren, egiaztatu ahal izan zuten gidabaimena erretiratuta zuela indargabetuta zuelako.

Jarraian, agenteek egiaztatu zuten ibilgailuak ez zuela erantzun zibileko nahitaezko asegurua eta ez zuela indarrean azterketa teknikoa (IAT).  

Era berean, patruilak egiaztatu zuen autoak ibilgetzea urratu izanaren abisua zuela, eta “zubia” eginda zuela, hau da, automobilaren abio-sistemaren blokeoa behartuta zegoela.  Gainera, gidariak positibo eman zuen droga-testean

Horren aurrean, Ertzaintzak ibilgailua zehaztasun handiagoz aztertu zuen, eta maletategian lapurretak egiteko erabil zitezkeen hainbat erreminta zituen poltsa bat aurkitu zuten.  

Horregatik guztiagatik, Ertzaintzak eginbideak irek dizkio, ikertu gisa, akusatuari, europar jatorriko 31 urteko gizonari, bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, eta, gainera, salaketa administratiboa jarri dio aipatutako egitate guztiengatik.