26_0159 Gizon bat atxilotu dute Beasaingo ile-apaindegi batean indarrez egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

Ertzaintzak, Beasaingo ile-apaindegi batean indarra erabiliz egindako lapurreta baten harira abian jarritako ikerketa baten ondorioz, 22 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo, delitu horren ustezko egilea delakoan. Atxilotua epailearen esku utzi dute agur, eta espetxeratzeko agindua emand dute.

Joan den urteko urriaren amaieran, Ertzaintzak jakin zuen Beasaingo ile-apaindegi batean lapurreta bat gertatu zela. Goizaldean, ezezagun bat erakusleihoko beiratea hautsita sartu ahal izan zen, eta barruan zeuden hainbat lan-tresna lapurtzea lortu zuen.

Berehala jarri zen abian gertakariari buruzko ikerketa, eta egindako ikerketei esker, 22 urteko gazte bat identifikatu ahal izan zuten. Gazte horrek polizia-aurrekari ugari ditu, batez ere jabetzaren aurkako hainbat delitutan parte hartzeagatik, lapurretaren ustezko egile gisa.

Susmagarria atzo, ostirala, gauean aurkitu zuten Beasainen, eta atxilotu egin zuten, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Jarraian, atxilotua, 22 urtekoa eta nazionalitate espainiarrekoa, ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko eta, ondoren, epailearen aurrean aurkezteko. Gaur goizean epaitegira eraman dute , eta espetxeratxeko agindua eman du epaileak.