Martxoaren 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko kanpaina berri bat

Martxoaren 8a ospatzeko eta aldarrikatzeko kanpaina berri bat

Paula Guerrero ilustratzailearen aurtengo kartelak borroka feministaren indarra jasotzen du

Aurten ere, Donostiako Udalak kanpaina berri bat jarri du abian M-8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, ospatzeko. “Kanpaina horretan, programatutako ekitaldi eta jardueretan parte hartzera gonbidatzen diegu herritarrei, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna eta gizarteko esparru guztietan diskriminazioa eta genero-indarkeria amaitzeko aldarrikatzeko”, Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duen bezala.

Azken urteetan bezala, Berdintasun Atalak programa bakar batean bildu ditu Martxoaren 8aren bueltan hirian zehar antolatutako jarduera eta ekintzak. Ekintza hauek emakumeen elkarteek eta mugimendu feministako elkarteek, Donostiako Haurtxoko eta Gaztelekuek, Donostia Kulturak eta Musika eta Dantza Eskolak antolatu dituzte. Horiek zabaltzeko, hirian zehar banatuko diren paperezko kopiak banatuko dira. Programa webgunean ere kontsulta daiteke.

Esan bezala, Gazteria Sailaren bitartez, zenbait jarduera egingo dira Haurtxoko eta Gaztelekuetan, adin tarte desberdinetara egokitutakoak. Askotariko jarduerak izango dira: jolasak, tailerrak, hitzaldiak, eskulanak…

Kultur etxeen sareak ere osatu du egitaraua. Hitzaldiak, antzerkia, musika kontzertuak, erakusketa… Informazio guztia www.donostiakultura.eus eta www.donostia.eus helbideetan dago kontsultagarri.