Nafarroak enplegua sortzen jarraitzen du. Gizarte Segurantzaren otsaileko datuen arabera, afiliazioak gora egin du urtarrilaren aldean: 1.598 pertsona gehiago, hau da, +%0,51. Beraz, enplegua sortzeko bidera itzultzen da, eta modu esanguratsuan egiten du. Izan ere, serie historikoan otsailean izandako hirugarren igoerarik handiena da. Urtean 5.551 afiliazio gehiago daude lan-merkatuan, duela urtebete baino %1,79 gehiago. Otsaileko batez besteko afiliazioa 314.893 afiliaziokoa izan da. Azken batean, enplegu-maila kota historikoetan kokatzen da oraindik ere.
Enpleguak joera positiboarekin jarraitzen du Nafarroan 1.598 afiliazio gehiagorekin otsailean eta 5.551rekin urtebetean