Nafarroako Gobernuak adierazi du ez dagoela ados UPNk Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako apirilaren 5eko 13/2023 Foru Legea aldatzeko aurkeztu duen proposamenarekin. Proposamenak ezarri nahi baitu Foru Gobernuak hiru hilean behin aztertu eta argitaratu behar izango zituela ustezko delitu batengatik atxilotutako pertsonen jatorrizko herrialdeak.
Nafarroako Gobernuak errefusatu egin du atxilotuen jatorrizko herrialdeak argitaratzea, arrazakeriari eta xenofobiari laguntzen diolako eta prebentzioa hobetzen ez duelako