Ertzaintzak bost gazte atxilotu zituen atzo Lazkaon, Beasaingo enpresa batean kablea lapurtzeagatik. Lapurtutako materialak zortzi mila euro inguruko balioa du.
Lapurreta atzo, asteartea, arratsaldeko lehenengo orduan egin zuten Beasaingo enpresa batean. Lapurrak furgoneta batean sartu ziren enpresaren esparruan, eta 100 kilo inguru kable lapurtu zituzten. Enpresako langileak haiek atxikitzen saiatu ziren, baina lapurrek sarrerako barrera hautsi eta ihes egitea lortu zuten.
Ertzaintza ohartarazi ondoren, patruila bat susmagarriekin gurutzatu zen bidean eta, azkenean, ondoko herrian, Lazkaon, harrapatu zituzten. Lapurtutako materiala, 8.000 euro inguruko balioa duena, enpresara itzuli zuten, eta ustezko lapurrak indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta atxilotu zituzten.
Bost atxilotuak 21 eta 32 urte artekoak dira, guztiak espainiar nazionalitatekoak eta delitu-historia luzea dutenak antzeko egitateengatik, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen eskuetan jarri ondoren, Martuteneko espetxean sartzea agindu du.