Ertzainek 32 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, Arabako hiriburuan indarkeria erabiliz beste gizon bati diru-zorroan zuen dirua lapurtu ondoren.
Atzo, asteazkena, arratsaldeko zazpiak aldera, Gasteizko Alde Zaharrean herritarrak babesteko lanetan ari zen Ertzaintzaren patruila bati laguntza eskatu zion oinezko batek, lapurreta jasan berri zuela esanez.
Biktimak, 28 urtekoak eta latinoamerikar jatorrikoak, adierazi zuen Arriagako Atea kalean banku batean eserita zegoenean, gizon bat hurbildu zitzaiola atzetik eta gerriko poltsan zeraman diru-zorroa kendu ziola. Lapurretaz ohartu zenean, kargu hartu zion eta diru-zorroa itzultzeko eskatu zion. Bat-batean lapurrak bularrean kolpatu zuen, eta lepotik eta besotik heldu zion.
Une horretan, sei gizoneko talde bat hurbildu zen, ustez lapurraren ezagunak zirenak, eta biktima inguratu zuten. Lapurrak diru-zorroa itzuli zion bertan zeraman dirua hartu ondoren, eta taldearen presentziagatik beldurtuta, korrika alde egin behar izan zuen.
Emandako informazioarekin, polizia-dotazioak inguruan aurkitu zuen ustezko lapurra, eta, azkenean atxilotu egin zuen beharrezko frogaketak egin ondoren.
Atxilotuak, 32 urtekoak eta magrebtar jatorrikoak, aurrekari ugari ditu antzeko egitateengatik, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitzean epailearen eskuetan jarriko dute.