Atzo goizean, Ertzaintzak 19 urteko gazte bat atxilotu zuen Sestaon, adingabe batekin batera indarkeriaz lapurreta egiteagatik, adingabeari ere eginbideak ireki dizkiote ikertu gisa egitate berberengatik.
Lapurreta joan den abenduaren 28ko goizaldean gertatu zen Sestaoko metro-geltokiaren ondoan. Bi gazte oinezko bati hurbildu zitzaizkion eta batek, “mataleon” teknika erabiliz, atzetik lepotik heltzen zion bitartean, bere laguntzaileak telefono mugikorra eta diru-zorroa kendu zizkion.
Biktima zorabiatuta geratu zen arnas faltagatik, eta lapurrek alde egin zuten. Lapurtutako diru-zorroan kreditu-txartel bat zegoen, eta hainbat saltokitan erabili zuten, pasahitza sartu beharrik izan gabe, balio gutxiko objektuak erosteko.
Egitateak salatu zituenean, ikerketaz arduratu ziren baliabideek zegozkion kudeaketak hasi zituzten ustezko egileak identifikatzeko. Horietako bat, espainiar nazionalitateko 15 urteko adingabea, joan den otsailaren 12an aurkitu zuten eta Sestaoko polizia-egoitzara deitu zuten, eta bertan eginbideak ireki zizkioten ikertu gisa indarkeriaz lapurreta egitea leporatuta. Betetako eginbideak Adingabeen Fiskaltzara bidali zituzten.
Bigarren inplikatua, afrikar jatorriko 19 urteko gaztea, atzo goizean atxilotu zuten Sestaon egitate berberengatik, eta arratsaldean jarri zuten epailearen eskuetan.