F* 2026_03_09
T* El consejero Chivite presenta inversiones para abastecimiento de agua en Viana.
L* Ruinas de la iglesia de San Pedro, Viana
Montejurrako Mankomunitateak 8,7 milioi euro inbertitu ditu, eta horietatik 6,8 milioi Lurralde Kohesiorako Departamentuak jarri ditu Toki Inbertsioen Planaren esparruan, Montejurrako Mankomunitateko Hornidura Sare Nagusitik Vianara ura hornitzeko. Lehenago, Ebro ibaiaren bi putzu alubialez hornitzen zen Viana. Agorraldi garaian, putzu horien emaria murriztu egiten zen, eta uraren kalitatea arriskuan zegoen. Orain hornidura Lokizko akuiferotik dator, eta Mendatzako putzuetatik ateratzen da, Montejurrako Mankomunitatea osatzen duten udalerrien horniduraren %63,7 ematen baitute.