Ekimena, UN Etxearekin batera sustatu da, eta Euskadiko gazte batek sei hilabetez lan egin ahal izango du Genevako (Suitza) Giza Eskubideen Nazio Batuen Goi Mandatariaren Bulegoan sei hilabetez jardutea eskainiko du
Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaritzaren eta UN Etxearen elkarlanaren bidez, Giza Eskubideen Nazioartekotze bekaren hirugarren edizioa abiarazi du. Beka Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoan (OHCHR-n, ingelesez) egingo da, Genevan (Suitza). Eskakizuna egiteko epea martxoaren 29an bukatuko da.
Bekaren helburua da Euskadiko gazte bati giza eskubideen nazioarteko arloan prestakuntza esperientzia ematea. Onuradunak sei hilabete emango ditu lanean, 2026ko uztaila eta abendua bitartean, OHCHR-ren Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean. Bekak 18.000 euroko dirulaguntza jasotzen du, eta, gainera, Genevako Bulegora joan aurreko Nazio Batuen funtzionamenduari buruzko prestakuntza-ikastaroa jasoko du, UN Etxearen eskutik. Honako deialdi honekin, dagoeneko hiru bekadun gazte izango dira 2024tik aurrera OHCHR-ren Haurren eta Gazteen Eskubideen Unitatean.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, Maria Jesus San Josek, nabarmendu duenez, ekimen honen helburua da Euskadiko gazteei aukera ematea “giza eskubideen aldeko nazioarteko erakunde nagusienetariko batean formazioa jasotzeko, eta laguntzea eskubide horiek sustatzeko eta babesteko konpromisoa duen belaunaldi berri bat sortzen”. Era berean, ziur dago ekimen horrek Nazio Batuetan euskal profesionalen presentzia errazten duela, eta, horrela, giza eskubideen kultura eta Euskadik giza duintasunarekin duen konpromisoa sendotzen dira.
Deialdia Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dauden 30 urtetik beherako pertsonei zuzenduta dago, baldin eta azkenengo bi urteetan honako graduko edo graduondoko ikasketak lortu badituzte: Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Garapen Iraunkorra, Humanitateak, Gizarte Zientziak, hezkuntza edo Zientzia Politikoak, besteak beste. Eskakizunen artean ingeleseko maila altua (C1 maila) izatea ere eskatzen da, eta frantsesaren ezagutza aintzat hartuko da, bai eta kultur anitzeko ingurugiroan taldean aritzeko ahalmena, analisirako eta idazteko gaitasuna eta tresna informatikoen erabilera aurreratua izatea ere.
Interesdunek curriculuma eta motibazio gutun bat (gehienez, 800 hitz) bidali beharko dituzte “BECA DDHH Ginebra” izenarekin gizaeskubideak@unetxea.org helbide elektronikora, martxoaren 29a baino lehen.
Informazio gehiago: Giza Eskubideak Nazioartekotze-Beka. Eusko Jaurlaritza-UN Etxea – Justizia – Lan eta Justizia Saila- Eusko Jaurlaritza – Euskadi.eus