26_0198 Gizon baten gorpua berreskuratu dute itsasadarrean, Sestao parean


26_0198 Gizon baten gorpua berreskuratu dute itsasadarrean, Sestao parean

Gizon baten gorpua berreskuratu dute itsasadarrean, Sestao parean

Prentsa Zerbitzua

2026-03-13

Gaur goizeko hamarrak aldera, ontzi bateko patroiak itsasadarrean, Sestao inguruan, gorpu bat flotatzen zegoela ohartarazi du. Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, eta berehala uretatik atera duten arren, heriotza baieztatu dute.


Gaur goizeko hamarrak inguruan, dei bat jaso da Sos Deiak 112 Larrialdiei Aurregiteko Zerbitzuan, Bilboko itsasadarrean zegoen ontzi bateko patroiak giza gorputza zirudiena ikusi baitu uretan flotatzen.

Euskadiko Larrialdi Zerbitzuak bertaratu dira, eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Ataleko ontziak gorpua uretatik atera eta Sestaoko kai batera eraman du. Bertaratu den medikuak pertsona horren heriotza baieztatu du.

Ertzaintzak dagokion ikerketa hasi du, gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoaren nortasuna zehazteko. Gorpua Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eramango dute.