26_0199 Hiru atxilotu Gasteizen droga-trafikoagatik

Ertzaintzako agenteek 35, 43 eta 48 urteko hiru gizon atxilotu dituzte gaur goizaldean Gasteizen, hirian egindako hainbat prebentzio-kontroletan, osasun publikoaren aurkako delituak leporatuta, substantzia sorgorgarriak edukitzeagatik.

Gaur goizaldeko ordu bata aldera, herritarren babeseko patruila batek 43 urteko gizon bat, espainiar nazionalitatekoa, identifikatu du Arabako hiriburuko Koroatze auzoan, patruila ikustean bat-batean norabidea aldatu duela ikusita. Bere gauzen artean, 3 gramo anfetamina eta kokaina arrosa izenekoa zuen bilgarri bat aurkitu dizkiote, eta osasun publikoaren aurkako delitu bat leporatuta atxilotu dute, beraz.  

Geroago, Lovaina inguruan, Ertzaintzaren dotazio batek pertsona bat geldiarazi du, ondotik pasatzean ibilgailu baten atzean ezkutatu nahian ari zela ikusita. Identifikatu dutenean, agenteek egiaztatu dute susmagarriak, 48 urtekoak eta espainiar nazionalitatekoak, 8 gramo anfetamina-sulfato edo speed eta haxix zati bat zituen poltsa bat zeramala, eta hau ere atxilotu egin dute, beraz.

Azkenik, goizaldeko bostak aldera, eta Arabako hiriburuko San Antonio kalean arma zuriak kontrolatzeko egindako prebentziozko kontrol batean, latinoamerikar jatorriko 35 urteko gizon bat identifikatu dute, eta 9 gramo speed zituen poltsa bat eta kokaina zuen beste bilgarri bat aurkitu dizkiote. Horren aurrean, ustezko trafikatzailea atxilotu egin dute.

Polizia-egoitzan beharrezko izapideak egin ondoren, hiru atxilotuak epailearen eskuetan jarriko dituzte.