Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak Nafarroako Gobernuaren Parte-hartze Atarian argitaratu du Nafarroan Alboko Esklerosi Amiotrofikoa (ELA) duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko urriaren 30eko 3/2024 Legea ezarri ahal izateko beharrezkoa den Foru Agindua. Ekarpenak egiteko epea martxoaren 12an hasi zen eta apirilaren 8an amaituko da.
Nafarroako Gobernuak zirkuitu azkar bat ezarriko du fase aurreratuan dauden ELAko gaixoek etxean zaintzeko laguntzak eskuratu ahal izan ditzaten