26_0234 Motorzale bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Motorzale bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, izandako zirkulazio-istripu batean
Servicio de prensa
2026-03-29
55 urteko gizon bat hil da AP-68 autobidean, Zuia parean, bere motorrarekin izandako zirkulazio-istripu batean.
Gaur goizeko zazpi eta erdiak pasata, SOS Deiak 112 zerbitzuak abisu bat jaso du AP-68 autobidean, Altubeko zerbitzugunetik gertu, Bilborako noranzkoan, istripua izan duen motor bat zegoela jakinarazteko.
Gidaria, Espainiako nazionalitatea duen 55 urteko gizonezko bat, oso larri zauritu da, eta osasun-zerbitzuek hura suspertzeko ahaleginak egin dituzten arren, istripua gertatu den lekuan bertan hil da.
Arabako Trafiko Unitateak atestatua ireki du zorigaiztoko istripu horren inguruabarrak zehazteko.
