26_0252 Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu Gasteizen gazte bat labankadaz zauritzeagatik

Ertzaintzak beste bi gizon atxilotu ditu ostegunean Arabako hiriburuan izandako 17 urteko adingabe baten ustezko hilketa saiakerarekin lotuta. Gizonak Bilboko hainbat tokitan atxilotu dituzte.

Joan den ostegunean, arratsaldeko sei eta erdiak aldera, bost gizonek gazte bat sastatu zuten Gasteizen, eta ibilgailu batean ihes egin zuten. Biktima, 17 urteko adingabe bat, Txagorritxuko ospitalera eraman behar izan zuten, zauri larriak baitzituen.

Ertzaintzak bilaketa-dispositibo bat abiatu zuen, eta ustezko bost erasotzaileak zihoazen ibilgailua aurkitu zuen. Atxilotu egin zituzten, hilketa saiakera egotzita.

Ikerketak zabalik jarraitzen du, eta Gasteizko ertzain-etxeak 19 eta 20 urteko beste bi gizon atxilotu ditu gaur arratsaldean, Saharaz hegoaldeko Afrikakoak, ustezko giza hilketa saiakera egotzita. Gizonak Bilboko hainbat tokitan atxilotu dituzte.

Atxilotuak ertzain-etxera eraman dituzte, eta han egongo dira beharrezko eginbideak amaitu arte, gainerako atxilotuekin batera.

Ikerketak zabalik jarraitzen du.