Basquetour Learningen prestakuntza-eskaintzak berritasunak ekarriko ditu apirilean

Basquetour Learningen prestakuntza-eskaintzak berritasunak ekarriko ditu apirilean

Beste hilabete batez, Basquetour Learningek Euskadiko turismo-sektoreko langileentzako trebakuntza-aukerak zabaldu ditu. Apirila iristearekin batera, ikastaro-katalogoak proposamen berriak jaso ditu, sektorearen gaur egungo beharrei erantzuteko pentsatuak. Jarraian zehazten dira hilabete honetan hasiko diren prestakuntzak:

Marketinga eta merkaturatzea

  • Revenue Management teknikak eta turismoari aplikatutako marketin digitala
  • Turismo-marketin digitalaren joera berriak

Jasangarritasuna

  • Mugikortasun Jasangarriaren Legea, erronka garraioan. Ikuspegi sektoriala eta etorkizuneko garraiorako aurreikuspenak
  • Helmuga turistiko baten garapen jasangarria bultzatzeko gakoak

Irisgarriatsuna/Inklusioa

  • Turismo irisgarria
  • Dokumentu digital irisgarriak eta inklusiboak sortzea

Berrikuntza/Teknologia

  • Megajoerak begirada kritikoarekin: ezagutu horien esanahia, erabilgarritasuna eta baldintzatzen gaituzten alborapenak
  • Ekitaldi birtual berriak: joerak MICE sektorean
  • PC3: Komunikazio eraginkorra

Kudeaketa/Gobernantza

  • Barne-komunikazioa, ezarpen eraginkorra
  • Pertsonen kudeaketa gaur egun

Nola hartu parte? Prestakuntza-saio guztiak online modalitatean edota lantegi praktikoen bidez eskaintzen dira. Egutegi osoa kontsultatu eta izen-ematea egin dezakezu atari honetan: 👉 learning.basquetour.eus