26_0267 Gasteizen gizon bat atxilotu dute indarkeria erabiliz egindako lapurreta batean parte hartzeagatik

Ertzainek, ikerketa baten ondorioz, 35 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Arabako hiriburuan, joan den otsailean indarkeriaz egindako lapurreta batean parte hartu zuelakoan.

Orain atxilotu duten gizonari leporatzen dioten lapurreta otsailaren 27ko goizaldean gertatu zen. Gasteizko Alde Zaharrean espainiar nazionalitateko 37 urteko herritar bati bi gizon hurbildu zitzaizkion eta bortxaz kolpatu zuten, lurrera erorarazi arte. Lurrean zegoenean, immobilizatu egin zuten eta bere gauzak miatu zizkioten, eta soinean zeraman telefono mugikorra kendu zioten.

Gertatutakoaren berri izan zuenean, Ertzaintzak zegokion ikerketa hasi zuen, eta ikertutakoaren ondorioz ustezko lapurretako bat, magrebtar jatorriko 35 urteko gizona, antzeko delitu-egintzetan parte hartzeagatik aurrekari ugari dituena, identifikatzea lortu zuen.

Susmagarria atzo, osteguna, arratsaldean aurkitu zuten, eta atxilotu egin zuten indarkeria erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Ondoren, polizia-egoitzara eraman zuten beharrezko eginbideak betetzeko.

Ikerketak zabalik jarraitzen du bere laguntzailearen identitatea jakiteko.