Datorren apirilaren 25ean Bertakoak ekimenaren edizio berri bat ospatuko da Zarautzen. Egun honetan, Zarauzko hainbat elkartetan herrira iritsitako hainbat bizilagunek euren jatorrizko herrialdetako gastronomiaz osaturiko bazkari eder bat dastatzeko aukera izango da. 2014an izan zen lehenengo edizioa eta, aldi hartan, 77 lagunek hartu zuten parte. Ordutik 1500 herritarretik gora izan dira ekimen gastronomiko honen edizio desberdinetan parte hartu dutenak.
“Kultur elkarte gastronomikoak zarauztarron ohituretan errotuta dagoen zerbait dira eta goraipatzekoa da herriko hamaika elkartek ekimen honetan parte hartzeko erabakia hartu izana. Honek adierazten du Zarauzko herriak duen sentsibilitatea guregana bizitzera datozen zarauztar berri hauekin”, azaldu du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak.
Aurtengo edizioan 11 elkarte gastronomikok eta 11 sukaldarik parte hartuko dute:
• Iñurritza – Palestina
• Alkartasuna – Herrialde Zeltikoak
• Zazpi – Honduras
• Batzokia – Bolivia
• Arrano – Afganistan
• Itsasmendi – Guatemala
• Ongi Etorri – Kolonbia
• Galeperra – Senegal
• Carballeira – Ukraina
• Kurpil – Nikaragua
• F. Zurbaran – Paraguai
Bertakoak ekimeneko bazkariek 10,50 euroko prezioa izango dute eta izen ematea apirilaren 13tik 22ra Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (Zigordia kalea, 33), telefonoz (943 005 127) edo emailez (immigrazioa@zarautz.eus) gauzatu beharko da.