Euskadiren parte-hartze handia Munduko Pilota Txapelketan

Euskadiren parte-hartze handia Munduko Pilota Txapelketan

– Euskadik 4 modalitatetan parte hartu zuen, gizonentzat eta emakumeentzat, eta 8 domina lortu zituen.

22 kirolarik osatutako ordezkaritza batekin, Euskadiko Pilota Selekzioak Munduko Pilota Txapelketan parte hartu zuen, Nazioarteko Esku Pilota Konfederazioak (CIJB) antolatuta, Mendoza hirian (Argentina). Astebeteko lehian, euskal kirolariak kategoria guztietan lehiatu ziren: One Wall, Llargues, 4 Pareta eta Nazioarteko Jokoa, bai emakumeentzat, bai gizonentzat. Euskadik 7 final jokatu zituen eta 8 aldiz igo zen podiumera urrezko 4 domina, zilarrezko 3 domina eta brontzezko 1 lortzeko 50 partidutan.

Euskal Selekzioa 31 pertsonak osatu zuten, besteak beste, jokalariek, teknikariek eta Federazioko ordezkariek. Olatz Arrizabalaga, Itxaso Erasun, Amaia Alday, Ainhoa Ruiz de Infante, Miren Larrarte, Nora Mendizabal, Naroa Agirre, Madalen Etxegarai, Enara Gaminde, Onintza Galdos eta Alize Sagardui jokalariek eta Pantxoa Valencia, Egoitz Amantegi, Mikel Beldarrain, Kepa Albizu, Gaizka Iruretagoiena, Mikel Aurrekoetxea, Lur Ziarrusta, Lier Arrien, Aner Iglesias, Ibai Arroitajauregi eta Manex Etxeberri jokalariek jokatu zuten. Iñaki Esnal, Ibai Erauzkin, Patri Espinar eta Eneko Uribek, Ander Aranzabal fisioterapeutarekin batera, talde teknikoa osatu zuten.

Kirol agendaz gain, pilotari gazteek Denak Bat Euskal Etxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako euskal komunitatearekin euren esperientziak partekatu eta Argentinako ardoaren lurraldeko hainbat txoko ezagutzeko. Gainera, Joxe Mari Mitxelena Euskadiko Euskal Pilota Federazioko Lehendakariak euskal pilotaren jatorriari buruzko hitzaldia eskaini zuen, euskal etxearen egoitzan.

Euskal partaidetza munduko txapelketan izan zuten lagun Sara Pagola Euskadiren Argentinako eta Uruguaiko ordezkariak, Ziortza Olano Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendariak eta Asier Areitio Kanpo Harremanetarako eta Erakunde Multilateraletako zuzendariak. Halaber, Mendozako euskal zaleek euskal selekzioa animatu ahal izan zuten partida guztietan.