26_0281 Hiru gizon atxilotu dituzte Donostiako hainbat enpresatan lapurreta egiteagatik

Ayer por la tarde la Ertzaintza detuvo en la capital guipuzcoana a tres hombres por su implicación en la comisión de robos en varias empresas ubicadas en polígonos industriales.

Atzo arratsaldeko bostak aldera Ertzaintzak abisu bat jaso zuen, Donostiako Zubieta auzoan egiten ari diren obra batean lapurreta egin zutela esanez. Antza denez, langileek hiru gizon atxiki zituzten, arropaz aldatzen diren eta objektu pertsonalak uzten dituzten etxoletan lapurreta egiteko asmoz sartu baitziren. Aurretik, esparrura sartzeko, lapurrek obra inguratzen duen hesia behartu zuten.  

Bertaratu ziren patruilak hiru susmagarrien kargu egin ziren eta, miatu zituztenean, lapurretak egiteko erabil daitezkeen erremintak eta tresnak, hala nola zizelak, bihurkinak edo eskularruak, aurkitu zizkieten.   

Halaber, jakin ahal izan zutenez, hiru gizonek, azken hamabost egunetan, Donostiako enpresetan egindako beste bi lapurretatan parte hartu zuten gutxienez, modus operandi bera erabiliz, eta obrako materiala lapurtu zuten. Horietako batean, apirilaren 10ean, 4.000 euro inguruko balioa zuen kobre-bobina bat lapurtu zuten, eta beste batean obrako erremintak.

Espainiar nazionalitatea duten atxilotuek, 34, 36 eta 37 urtekoek, polizia-aurrekari ugari dituzte antzeko egitateengatik, eta epailearen eskuetan jarriko dituzte beharrezko eginbideak amaitu ondoren.