Osakidetzak 2023-2024-2025eko EPEko lehen azterketen datak eta ordutegiak iragartzen ditu

Osakidetzak 2023-2024-2025eko EPEko lehen azterketen datak eta ordutegiak iragartzen ditu
  • Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.

Martxoaren 23an, izena emateko epea ireki zen Osakidetzak deitutako 2023-2024-2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzako 9 kategoria profesionaletan. Kategoria horiei dagozkien azterketak 2026ko ekainean egingo dira, BECen (Barakaldo), eta, orain, Osakidetzak horien ordutegiak EPEaren webgunean argitaratu ditu.

Hautaketa-probak BECen egingo dira, ekainaren 19an (ostirala), 20an (larunbata) eta 21ean (igandea), eta hiru ordu-bloketan banatuko dira: 9:30, 13:30 eta 17:30.

Probak leku, egun eta ordu hauetan egingo dira:

Kategoria Lekua Data Ordua
ADMINISTRAZIOKO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA / TÉCNICO SUPERIOR ADMINISTRACIÓN Y GESTIÓN BEC 2026/06/19 9:30
FISIOTERAPEUTA BEC 2026/06/19 13:30
LABORATEGIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA / TÉCNICO/A ESPECIALISTA LABORATORIO BEC 2026/06/19 17:30
       
ZELADOREA / CELADOR/A BEC 2026/06/20 9:30
ERIZAINTZAKO LAGUNTZAILEA/ AUXILIAR DE ENFERMERÍA BEC 2026/06/20 13:30
ZERBITZUETAKO LANGILEA /  OPERARIO/A DE SERVICIOS BEC 2026/06/20 17:30
       
ERIZAINA BEC 2026/06/21 9:30
ADMINISTRAZIOKO LAGUNTZAILEA / AUXILIAR ADMINISTRATIVO/A BEC 2026/06/21 13:30
ADMINISTRARIA BEC 2026/06/21 17:30

Osakidetzako enplegu publikoko eskaintzako deialdi berri honetan, 2023/2024/2025eko EPEan, hainbat berritasun dago aurreko EPEekin alderatuta. Probaren nota gorde ahalko da, eta test motako azterketa bakarra egingo da. Osakidetzak eskuragarri jarri du hautaketa-prozesu bakoitzaren galdera-sorta, hautagaiek errazago presta ditzaten probak.

Osakidetzaren 2023-2024-2025eko EPE berrian, guztira, 5425 lanpostu eskainiko dira (2160 berriak izango dira) 107 lanbide-kategoriatan. Ekainaren 19an, 20an eta 21ean lehen hautaketa-probak egingo dira, 9 lanbide-kategoriakoak izango direnak eta, hain zuzen ere, kategoria horien artean normalean izangai gehien biltzen dituztenak egongo dira.

2023-2024-2025eko EPE honekin, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak Osakidetzako plantilla egonkortzearen eta sistema publikoa indartzearen alde egindako apostua sendotzen dute, Euskal Osasun Itunetik eratorritako konpromisoekin bat etorriz.