Ertzainek 24 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Oiartzunen kalte-delitu bat leporatuta, industrialde batetik zirkulatzen ari ziren bi ibilgailuren beirak makila batekin hausteagatik.
Gaur, asteazkena, goizaldeko ordu bata aldera, Ertzaintzak abisu bat jaso du gizon bat makila batekin Oiartzungo industrialdetik zirkulatzen ari ziren ibilgailuen beirak hausten ari zela esanez.
Errenteriako Ertzain-etxeko agenteak berehala joan dira adierazitako lekura, eta makila bat zeraman gizon bat, alboko beira bana hautsita zituzten bi ibilgailu eta ibilgailuen gidariak aurkitu dituzte bertan.
Agenteek pertsona horiekin, autobus baten gidariarekin eta bere autoa gidatzen ari zen gizon batekin, hitz egin dute, eta biek esan diete makila zeraman gizonak ibilgailu bakoitzeko alboko beira bat hautsi duela makilarekin, hura zegoen lekutik igaro direnean.
Horren aurrean, gizona, magrebtar jatorriko 24 urteko gizona, atxilotu dute, kalte-delitu bat leporatuta, eta, ondoren, polizia-egoitzara eraman dute. Eginbideak amaitutakoan, agintari judizialaren eskuetan jarriko dute.