Hezkuntzak aurten deitu dituen maisu-maistren kidegorako oposizio-lehiaketako probak ekainaren 19an hasiko dira, ostirala, eta ekainaren 20an eta 21ean egingo dira proba masiboak. Aurreikuspen horri gehitu dio Departamentuak prozesua ekainaren 22ra arte luzatu daitekeela Arte Plastikoen eta Diseinuaren eta Musikaren eta Arte Eszenikoen kidegoetako espezialitateen kasuan.
Irakasletzako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako Lan Eskaintza Publikoko probak ekainaren 19an hasiko dira