Ertzaintzak Frantzian lapurtutako ibilgailu bat gidatzen zuen 31 urteko gizon bat atxilotu du Oiartzunen, dokumentuak faltsutzea eta pertsonen trafikoa leporatuta.
Atzo, astelehena, gauerdi inguruan, Oiartzungo zerbitzugunean (AP-8) zegoen Frantziako matrikuladun furgoneta bateko gidariari ibilgailuaren eta bidaiarien dokumentazioa eskatu zioten Ertzaintzako agenteek. Agenteek egiaztatu ahal izan zuten gidariak aurkeztu zuen dokumentazioa faltsututa zegoela eta ibilgailua lapurtu gisa agertzen zela Frantzian.
Era berean, egiaztatu zuten ibilgailuan zihoazen bidaiariak, asiar jatorriko sei gizon eta emakume bat eta magrebtar jatorriko beste gizon bat, Frantziako hiriburuan jaso zituztela Estatuko eta Portugalgo leku desberdinetara eramateko. Horietako erdiek ez zeramaten dokumentaziorik eta, polizia-egoitzan beharrezko eginbideak bete ondoren, Polizia Nazionalaren Atzerritartasun Unitatearen eskuetan jarri zituzten.
Gidaria, asiar jatorrikoa eta 31 urtekoa, dokumentuak faltsutzea, ibilgailua lapurtzea eta pertsonen trafikoa leporatuta atxilotu zituzten. Atxilotua Ertzaintzaren polizia-egoitzara eraman zuten eta, zegozkion eginbideak amaitu ondoren, atzo arratsaldeko lehenengo orduan jarri zuten epailearen eskuetan.