26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik


26_0308 Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

Bi gizon atxilotu dituzte Foruan Kortezubiko Udalaren lokal batean kablea lapurtzeagatik

Servicio de prensa

2026-04-22

Ertzaintzak 44 eta 59 urteko bi gizon atxilotu zituen atzo Foruan (Bizkaia), Kortezubiko udal-instalazioetan kablea eta kable hori eramateko orga bat lapurtzeagatik.


Atzo, asteartea, goizean, Ertzaintzako agenteek, herritarren laguntzari esker, jakin zuten bi susmagarri zeudela Foruan orga batean kablea eta erremintak hartuta. Handik pixka batera, jakin zuten Kortezubiko Udalaren lokal bat behartu zutela eta orga bat eta kablea falta zirela.

Foruara joan ziren patruilek bi susmagarriak aurkitu eta identifikatu zituzten eta, Kortezubiko Udalaren inskripzioa zuen orga bat eta aipatutako objektuak zeramatzatela egiaztatu ondoren, indarrez lapurreta egiteagatik atxilotu zituzten. Lapurtutako objektuak Udaleko funtzionarioei itzuli zizkieten.

Bi atxilotuak, 44 eta 59 urtekoak, biak espainiar nazionalitatekoak, polizia-egoitzara eraman zituzten, eta datozen orduetan jarriko dituzte epailearen eskuetan.