Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du ez dagoela ados Espainiako Konstituzioa erreformatzeko UPNren talde parlamentarioak proposatutako foru lege proposamenaren tramitazioarekin, Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko. Gogoratu behar da xedapen horrek salbuespenezko prozedura bat sustatzeko aukera jasotzen duela, Foru Komunitateak erreferendumean bozkatu ahal izan dezan, euskal araubide autonomikoan sartu nahi badu.
Nafarroako Gobernua ez dago ados Espainiako Konstituzioaren laugarren xedapen iragankorra indargabetzeko proposamenarekin