Udaltzaingoak eta Ertzaintzak estrategia bateratua indartu dute, Gasteizko delinkuentzia-datuak aztertu ondoren

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak estrategia bateratua indartu dute, Gasteizko delinkuentzia-datuak aztertu ondoren

Segurtasuna Koordinatzeko Batzordeak 2025eko Vitoria-Gasteizko delinkuentzia-datuen bilakaera eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak intzidentzia handiena duten eremuetan prebentzioa eta erantzun operatiboa hobetzeko ezarritako estrategia bateratua aztertu ditu gaur. Bileran Maider Etxebarria alkateak, Segurtasuneko zinegotzi César Fernández de Landak, Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak, sail horretako sailburuorde Ricardo Ituartek, Ertzaintzako zuzendari Victoria Landak eta kidego horretako eta Udaltzaingoko hainbat agintarik parte hartu dute, eta, bertan, joerak, delituen tipologiak eta esku-hartzearekin lotutako beharrak eta azken hilabeteetan hartutako koordinazio-neurriak berrikusi dituzte, hala nola batera eta modu fokalizatuan egindako patruilatze-lanak.

Topaketak agerian utzi du oso garrantzitsua dela polizia-lankidetza eta aurrea hartzea lapurreten edo arma zurien erabileraren aurrean (besteak beste). Egindako azterketaren barruan, gainera, kapitulu espezifikoa izan du emakumeen aurkako indarkeriak.