26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira


26_0325 Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

Gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean Irunen aurkitu duten gorpuaren harira

Prentsa Serbitzua

2026-04-28

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Irunen, txabola baten ondoan gizon bat hil duelakoan.


Arratsaldeko hiru eta erdietan, Ertzaintzak magrebtar jatorriko 29 urteko gizon bat atxilotu du, gaur goizean Irungo Belaskoenea auzoko txabola baten ondoan aurkitu duten gizon baten hilketa egotzita. Gorpuak suzko armaz egindako zauri bat zuen.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen du, zorigaiztoko gertaera horren nondik norakoak argitzeko.